Eta zu, nola sentiarazten zaitu Donostiak?
Hiriak, beren arkitektura eta paisaietatik haratago, bisitariei sentiarazten dietena direla uste dugu guk.
Eta Donostia bisitatzen duten pertsona askok esaten dute ETXEAN sentiarazten dituela.
AT HOME. ETXEAN.
ETXE bat, KULTURA PAREGABE baterako ATEA ZABALIK duena, hizkuntza paregabearekin: euskara. Europako zaharrena eta, oraindik ere, jatorri ezezagunekoa.
2021ean, Donostiatik 100 km baino gutxiagora egin zen indusketa arkeologiko batean, brontzezko esku bat aurkitu zuten, hitz bat inskribatuta zuela: “SORIONEKU”, hau da, ZORIONEKO. Hitz horrek ezin hobe deskribatzen du hiri honetan bizitzean sentitzen dena.